Mendillorriko GEak (Elorri, El Lago de Mendillorri, Mendigoiti, Mendillorri, Pedro de Ursúa eta Urmendi) kalitatezko hezkuntza publikoan sinisten duten gurasoen ordezkariak dira. Hemen Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenik ezak sortutako egoera azaltzen saiatuko gara, baita institutu “berria”ren eraikuntzan emandako urratsak ere.


Mendillorri… zer Demontre da Burla Hau (DBH)?




lunes, 22 de noviembre de 2010

Segundo cambio de planes - Bigarren plan aldaketa

El 22 de noviembre, el Departamento de Educación, vuelve a convocar a representantes de la Apymas de Mendillorri, casualmente un día antes de la Asamblea de Padres que se había convocado para el día siguiente.
La propuesta es radicalmente diferente a la anteriores: construir un edificio nuevo para 1º y 2º de ESO, en la parcela que hay enfrente de El Lago/Mendigoiti, asegurando que estará concluida la primera fase (sólo para 1º de ESO) en septiembre de 2011. Una segunda fase quedará para contruirse una vez terminado el curso 2011-2012.
Proponen, incluso, que representantes de las Apymas estemos en una comisión de seguimiento de las obras. Que no duden que estaremos en el seguimiento de todo el proceso: tramitación, proyecto y ejecución de las obras.
Para hacerse una idea, así se planteó la construcción del IES de Villava: http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/Actualidad/Actualidad?contentId=5426 


Azaroaren 22an, Hezkuntza Departamentuak Mendillorriko Guraso Elkarteen ordezkariei berriro deitu zien, lehenago deitutako Guraso Biltzarraren aurreko egunean, hain zuzen ere.
Proposamena, aurrekoekin alderatuta, erabat ezberdina zen: DBH-ko 1. eta 2. mailetarako eraikuntza berria egitea, El Lago/Mendigoiti aurrean dagoen lurzatian. Obren aurreneko zatia (bakarrik DBH-ko 1. mailarako) 2011ko irailean bukatuta izango zela ziurtatu zuten. Bigarren zatiari ekingo omen zioten 2011-2012 ikasturtea bukatutakoan.
Honetaz gain, lanen jarraipen batzordean Guraso Elkarteen ordezkariak izan daitezela proposatu zuten. Jakina jarraituko dugula prozesu osoa: obrak izapidetzea, proiektatzea eta egitea.
Hau irudikatzeko, Atarrabiako BHI eraikitzea horrela planeatu zen:

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario